Uztartza Aterpetxea
Adunan kokatuta dago, Gipuzkoako herri txiki batean. Bertako herritarrek eta usadioek harrera beroa egingo dizuete bisitariei. Donostiatik 18 kilometrora soilik dago, naturaren erdi-erdian, hiritik 10 minutura. Aterpetxea herriaren erdigunean dago, elizaren eta frontoiaren ondoan. Oso ingurune lasaian dago, eta bertako paisaia ikusgarria da, naturaren erdian eta nekazaritza-ingurunean jarduerak egiteko ezin hobea. Oso eraikin erosoa da, erabilera asko ditu, eta taldeentzako ere prestatuta dago. Ostatuak 46 lagunentzako tokia du, 4 logelatan banatuta. 22 lagunentzako logela irekian eta 12 ta 8 lagunentzako 2 logela itxiak eta logela pribatu ezkontza-ohe bat ta 2 ohatzekin.
Taldeentzako egokia
Uztartza aterpetxea toki ezin hobea da edozertarako:
- Asteburuko jarduerak, nekazaritza-inguruneko ibilaldiak, bisita turistikoak, etab.
- Plazaolako ibilbidea.
- Udalekuak eta udako kanpamentuak, Aste Santua eta Gabonak.
- Astebeteko eskola egonaldiak naturan, ikasturte amaierako bidaiak, etab.
- Jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak, biltzarrak, bizikidetzak, etab.
- Festak, ospakizunak eta familia topaketak.
- Astelehenetik ostiralera arteko egonaldiak ikasleentzat, laneko bilerak, entsegu eta entrenamenduetarako kontzentrazioak, sasoiz kanpoko oporrak, etab.

Aterpetxearen zerbitzuak

Bainugelak
Aterpetxeak egokitutako bainugela dauka. Gizonentzako bainugelak (3 dutxa, 4 komun eta 3 harraska) eta Emakumeentzako bainugelak (3 dutxa, 4 komun eta 3 harraska).

Armairuak
Litera bakoitzaren azpian norberak bere gauzak segurtasunez gordetzeko armairua dago. Horretarako giltzarrapoa ekarri beharko da. Hala ere, bertan giltzarrapoa alokatzeko aukera izango duzue.

Garbigailua eta lehorgailua
Uztartza aterpetxeak arropa garbitzeko zerbitzua eskaintzen du. Erabiltzaileek garbigailu eta lehorgailu bat erabili ahal izango dute.

Izarak eta eskuoihalak
Giltzarrapoak alokatzeaz gain, izarak eta eskuoihalak ere alokatu ahal izango dituzue 3,5€-tan.
Gure Logeak
22 Oheko gela partekatua
Bi solairuko 11 ohe bikoitz logela partekatuan. Talde handientzako aproposena. Komuna partekatua eta segurtasun armairu indibidualak. Giltzarrapoa beharrezkoa.
370 €
12 Oheko gela pribatua
Bi solairuko 4 ohe bikoitz eta 4 indibidual logela partekatuan. Lagun artean partekatzeko oso ona. Komuna partekatua eta segurtasun armairu indibidualak. Giltzarrapoa beharrezkoa.
290€
8 Oheko gela pribatua
Bi solairuko 4 ohe bikoitz logela pribatuan. Lagun artean partekatzeko oso ona Komuna partekatua eta segurtasun armairu indibidualak. Giltzarrapoa beharrezkoa.
195€
4 Oheko gela pribatua
Bi solairuko ohe bikoitz 1 logela pribatuan eta ezkon - ohe bat komun partekatuarekin. Telebista dauka eta arroparako armairua.
60€ + Bi solairuko ohea
Aduna ezagutu
Uztartza aterpetxea denatik gertu
Uztartza aterpetxea Adunan dago, Gipuzkoaren erdialdeko nekazaritza-herri txiki batean. Aduna mendixka batean dago, Oria ibaiak zeharkatzen duen bailararen gainaldean. 18 kilometrora dago Donostiatik eta 9 kilometrora Tolosatik, eskualdeburutik. Andoain herri handia ere 4 kilometrora soilik dago. Zizurkil eta Villabona ere mugakideak ditu. Adunako herrigunean bizi da herriko biztanleen %40 inguru (420 pertsonatik 170, gutxi gorabehera). Jasokundeko Amaren eliza oso deigarria da. Kapitel (erremate zorrotz) bat du, Gipuzkoan oso ohikoa ez dena, eta, horregatik, atentzioa ematen du. Herriko plazan, elizaz gain, beste eraikin batzuk ere nabarmentzen dira: udaletxea, Torrea oinetxea (XV. mendea baino lehenagokoa) eta frontoi estali modernoa. Horrez gain, haurrentzako bi gune daude herrian, kulunkekin, eta ostalaritzako zenbait gune; besteak beste, taberna bat, hiru sagardotegi eta jatetxe bat.
Monumentuak
Jasokundeko Amaren eliza. XVI. mendekoa da gehienbat, baina lehenagoko portada gotiko bat du, arku zorrotzekoa eta arkiboltaduna. Eliz ataria estalita dago, gutxi landutako zurezko egitura duen teilatu baten bidez. Dorrea XX. mendearen hasieran egina da, eta kapitel zorrotz berezi bat du. Elizaren barruan, erretaula nagusia nabarmentzen da, ziur asko Pedro de Latijeraren lana (XVII. mendea), eta Kristo bat du alboko kapera batean. Hilerria: 1760ko kalbario bat du. Herriko baserri asko dira Euskal Herriko arkitektura tradizionalaren erakusgarri: Altzarte, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi, Ozine, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro eta Zabale.
Zer ikusi

Leitzarango Bailara
Naturaz inguratutako bailara, etxebizitzarik gabekoa, Gipuzkoan berezia. Bere gailurrek garrantzia handiko monumentu megalitikoak gordetzen ditu. Bere errekastoek errotak eta burdinolak mugitu izan dituzte.

Ernio Mendia
Ernio Gipuzkoako mendirik ezagunetariko bat da. Oria eta Urola haranen artean dago. Iraileko igandeetan erromeria jendetsua egiten da Zelatungo muinoan.

Donostia San Sebastián
Gipuzkoako hiriburuko, Donostiako, Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea, pintxoak dastatzea, Portutik ibiltzea edo Kontxako badia Urgull menditik Igeldo mendiraino dagoen ibilbidetik egitea zoragarria da.

Adunan kokatuta dago, Gipuzkoako herri txiki batean. Bertako herritarrek eta usadioek harrera beroa egingo dizuete bisitariei. Donostiatik 18 kilometrora soilik dago, naturaren erdi-erdian, hiritik 10 minutura.
Herriko Plaza, nº7, 20150 Aduna, Gipuzkoa E-mail: info@albergueuztartza.com – Tel: +34 943 693 481 Astelenetan 9:00-17:00 eta Asteartetik Igandera 9:00-00:00 Koordenadak GPS 43.20328 -2.04956


