Uztartza Aterpetxea

Uztartzako aterpetxea Aduna izena duen herri lasaian dago, paisaia ederraz inguratuta eta Donostia hiritik oso gertu.

Uztartza Aterpetxea

Aterpetxea Andre Mari Jasokundearen eliza aldamenean dago, herriaren erdialdean.

Logelak

Ostatuak 46 lagunentzako tokia du, 4 logelatan banatuta. 22 lagunentzako logela irekian eta 12 ta 8 lagunentzako 2 logela itxiak eta logela pribatu ezkontza-ohe bat ta 2 ohatzekin.

Uztartza Jatetxea

Gozatu ezazu ohiko janariaz gure jatetxe erosoan, zeina lasaitasun handiko ingurune naturalean kokatzen den. Famili eta taldeentzako ezin hobea. Jatetxearen ondoan haur-parke bat, frontoi estalia eta aparkalekua aurkituko dituzu.

Uztartza Aterpetxea

Adunan kokatuta dago, Gipuzkoako herri txiki batean. Bertako herritarrek eta usadioek harrera beroa egingo dizuete bisitariei. Donostiatik 18 kilometrora soilik dago, naturaren erdi-erdian, hiritik 10 minutura. Aterpetxea herriaren erdigunean dago, elizaren eta frontoiaren ondoan. Oso ingurune lasaian dago, eta bertako paisaia ikusgarria da, naturaren erdian eta nekazaritza-ingurunean jarduerak egiteko ezin hobea. Oso eraikin erosoa da, erabilera asko ditu, eta taldeentzako ere prestatuta dago. Ostatuak 46 lagunentzako tokia du, 4 logelatan banatuta. 22 lagunentzako logela irekian eta 12 ta 8 lagunentzako 2 logela itxiak eta logela pribatu ezkontza-ohe bat ta 2 ohatzekin.

Taldeentzako egokia

Uztartza aterpetxea toki ezin hobea da edozertarako:

  • Asteburuko jarduerak, nekazaritza-inguruneko ibilaldiak, bisita turistikoak, etab.
  • Plazaolako ibilbidea.
  • Udalekuak eta udako kanpamentuak, Aste Santua eta Gabonak.
  • Astebeteko eskola egonaldiak naturan, ikasturte amaierako bidaiak, etab.
  • Jardunaldiak, ikastaroak, mintegiak, biltzarrak, bizikidetzak, etab.
  • Festak, ospakizunak eta familia topaketak.
  • Astelehenetik ostiralera arteko egonaldiak ikasleentzat, laneko bilerak, entsegu eta entrenamenduetarako kontzentrazioak, sasoiz kanpoko oporrak, etab.
Vista general del frente del Albergue Uztartza

Aterpetxearen zerbitzuak

Duchas y aseos

Bainugelak

Aterpetxeak egokitutako bainugela dauka. Gizonentzako bainugelak (3 dutxa, 4 komun eta 3 harraska) eta Emakumeentzako bainugelak (3 dutxa, 4 komun eta 3 harraska).

Armarios

Armairuak

Litera bakoitzaren azpian norberak bere gauzak segurtasunez gordetzeko armairua dago. Horretarako giltzarrapoa ekarri beharko da. Hala ere, bertan giltzarrapoa alokatzeko aukera izango duzue.

Lavadora y secadora

Garbigailua eta lehorgailua

Uztartza aterpetxeak arropa garbitzeko zerbitzua eskaintzen du. Erabiltzaileek garbigailu eta lehorgailu bat erabili ahal izango dute.

Sábanas y toallas

Izarak eta eskuoihalak

Giltzarrapoak alokatzeaz gain, izarak eta eskuoihalak ere alokatu ahal izango dituzue 3,5€-tan.

Gure Logeak

22 Oheko gela partekatua

Bi solairuko 11 ohe bikoitz logela partekatuan. Talde handientzako aproposena. Komuna partekatua eta segurtasun armairu indibidualak. Giltzarrapoa beharrezkoa.

12 € ohe bakoitzeko

Albergue Uztartza habitación de 12 camas

12 Oheko gela pribatua

Bi solairuko 4 ohe bikoitz eta 4 indibidual logela partekatuan. Lagun artean partekatzeko oso ona. Komuna partekatua eta segurtasun armairu indibidualak. Giltzarrapoa beharrezkoa.

15 € ohe bakoitzeko

Albergue Uztartza habitación de 8 camas

8 Oheko gela pribatua

Bi solairuko 4 ohe bikoitz logela pribatuan. Lagun artean partekatzeko oso ona Komuna partekatua eta segurtasun armairu indibidualak. Giltzarrapoa beharrezkoa.

15 € ohe bakoitzeko

Albergue Uztartza Habitación de 4 plazas con cama de matrimonio

4 Oheko gela pribatua

Bi solairuko ohe bikoitz 1 logela pribatuan eta ezkon – ohe bat komun partekatuarekin. Telebista dauka eta arroparako armairua.

40 € + Bi solairuko ohea

Aduna ezagutu

Uztartza aterpetxea denatik gertu

Uztartza aterpetxea Adunan dago, Gipuzkoaren erdialdeko nekazaritza-herri txiki batean. Aduna mendixka batean dago, Oria ibaiak zeharkatzen duen bailararen gainaldean. 18 kilometrora dago Donostiatik eta 9 kilometrora Tolosatik, eskualdeburutik. Andoain herri handia ere 4 kilometrora soilik dago. Zizurkil eta Villabona ere mugakideak ditu. Adunako herrigunean bizi da herriko biztanleen %40 inguru (420 pertsonatik 170, gutxi gorabehera). Jasokundeko Amaren eliza oso deigarria da. Kapitel (erremate zorrotz) bat du, Gipuzkoan oso ohikoa ez dena, eta, horregatik, atentzioa ematen du. Herriko plazan, elizaz gain, beste eraikin batzuk ere nabarmentzen dira: udaletxea, Torrea oinetxea (XV. mendea baino lehenagokoa) eta frontoi estali modernoa. Horrez gain, haurrentzako bi gune daude herrian, kulunkekin, eta ostalaritzako zenbait gune; besteak beste, taberna bat, hiru sagardotegi eta jatetxe bat.

Monumentuak

Jasokundeko Amaren eliza. XVI. mendekoa da gehienbat, baina lehenagoko portada gotiko bat du, arku zorrotzekoa eta arkiboltaduna. Eliz ataria estalita dago, gutxi landutako zurezko egitura duen teilatu baten bidez. Dorrea XX. mendearen hasieran egina da, eta kapitel zorrotz berezi bat du. Elizaren barruan, erretaula nagusia nabarmentzen da, ziur asko Pedro de Latijeraren lana (XVII. mendea), eta Kristo bat du alboko kapera batean. Hilerria: 1760ko kalbario bat du. Herriko baserri asko dira Euskal Herriko arkitektura tradizionalaren erakusgarri: Altzarte, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi, Ozine, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro eta Zabale.

Zer ikusi

Visitar el Valle de Leitzaran

Leitzarango Bailara

Naturaz inguratutako bailara, etxebizitzarik gabekoa, Gipuzkoan berezia. Bere gailurrek garrantzia handiko monumentu megalitikoak gordetzen ditu. Bere errekastoek errotak eta burdinolak mugitu izan dituzte.

Vista del monte Ernio desde Gazume

Ernio Mendia

Ernio Gipuzkoako mendirik ezagunetariko bat da. Oria eta Urola haranen artean dago. Iraileko igandeetan erromeria jendetsua egiten da Zelatungo muinoan.

Vista de la bahia de San Sebastián desde el monte Igueldo

Donostia

Gipuzkoako hiriburuko, Donostiako, Alde Zaharreko kaleetan ibiltzea, pintxoak dastatzea, Portutik ibiltzea edo Kontxako badia Urgull menditik Igeldo mendiraino dagoen ibilbidetik egitea zoragarria da.

Adunan kokatuta dago, Gipuzkoako herri txiki batean. Bertako herritarrek eta usadioek harrera beroa egingo dizuete bisitariei. Donostiatik 18 kilometrora soilik dago, naturaren erdi-erdian, hiritik 10 minutura.

 

Herriko Plaza, nº7, 20150 Aduna, Gipuzkoa E-mail: info@albergueuztartza.com – Tel: +34 943 693 481 Astelenetan 9:00-17:00 eta Asteartetik Igandera 9:00-00:00 Koordenadak GPS 43.20328 -2.04956